Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Homepage

Heldu dira Sanjuanak!!!!!

June 23rd, 2011

maritxuteilagorri | Argazkiak, Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Olentzerok eta Mari Domingik Leioako neska-mutilak bisitatuko dituzte

December 17th, 2009

mt-2009-gabonetako-kartela

Datorren asteazkenean, abenduak 23, Olentzerok eta Mari Domingik Leioako umeak bisitatuko dituzte. Izan ere, ikazkina eta bere emaztea Maritxu Teilagorri Leioako txosna batzordeak gaztetxoentzat Euskal Etxeen plazan antolatutako Gabonetako jaialdian agertuko dira. Festa arratsaldeko 5etan abiatuko da, musika eta neska-mutilentzako tailerrekin. Ordu bat beranduago, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren agerraldia izango da. Nahi duten txikiek eta ez hain txikiek haiekin solastatzeko eta erretratuak ateratzeko aukera izango dute. Gainera, horrela nahi dutenek zuzenean gutuna eman ahal izango diote. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, neguko hotzari aurre egiteko txokolate jana izango da. Euria agertuko balitz, jaialdia Sakonetara lekuz aldatuko litzateke. Festa Leioako Udaleko Kultur Arloaren laguntza dauka.

Bestalde, jaialdian zehar Maritxu Teilagorriko lagunek argazkiak aterako dituzte eta horiek sarean eskuragai izango dituzte aita-amek, bertan emango zaien Interneteko helbidean.

Azkenik, 23an neska-mutilen bat Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukerarik izango ez balu, gogora dezan Kultur Leioan Olentzeroaren gutunak biltzen ari direla propio jarritako postontzian eta bertan utzita ere helduko zaiola. Postontziaren ordutegia gozieko 9etatik 21:00etara da eta gutunak batzeko azken eguna hilaren 24 izango da.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Inauterietako argazkiak ikusgai

February 24th, 2009

Aurrekoan agindu bezala, hemen daude eskuragai Leioako Inauterietan Euskal Etxeen plazan ateratako argazki ia guztiak (bilatzen ari zarena falta bada ez larritu, hurrengo orduetan guztiak egongo dira igota). Goian aukeratutako 20 dituzu, eta hemen behean horiek eta beste 300dik gora, handiago eta jaisteko moduan:

http://www.flickr.com/photos/maritxuteilagorri/sets/72157614388398088/show

Ondo pasa Inauterietako irudiekin!

(Arazoren bat izanez gero, utzi hemen zure irunskina eta saiatuko gara konpontzen)

Maritxu Teilagorri txosna batzordea

maritxuteilagorri | Argazkiak, Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Barikuan erdu geugaz Aratusteetara!

February 19th, 2009

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Ikusgai daude ume eta gaztetxoek Mari Domingi eta Olentzerorekin egindako argazkiak

February 19th, 2009

Kostatu zaigu baina azkenean hemen daude pasa den abenduaren 19an Olentzero eta Mari Domingirekin ateratako erretratuak. Hona hemen lehenengo argazkia:

Beste guztiak ikusteko, sakatu hemen, Maritxu Teilagorri Txosna Batzordearen bilduman.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Olentzerok hartuko ditu gaur Leioako umeak

December 19th, 2008

 

Leioako Kultura Topaguneak konbentzituta, Olentzerok gaur egingo die bisita Leioako neska-mutilei. Arratsaldean lana utzi, Uribe Kostara hurbildu, kalera atera eta 17:30ean Leioako Euskal Etxeen plazan izango da. Bertan, ordu batez, ume leioaztarrak hartu, haiekin mintzatu eta erretratua ateratzeko prest izango da Olentzero ikazkina. Gainera, garai honetan hainbat argazki dendetan gertatzen ez den bezala, ume eta gurasoek doan jaso ahal izango dituzte argazkiak, Kultura Topagunearen webgunean bertan. Horretaz gain, Gabonetako apainketak eta Olentzeroren irudiak lantzeko tailerrak izango dira plazan. Leioako Kultura Topagunea bost kultur erakunderen koordinazio gunea da, iaz sortu zutena, Lamiakoko lehenengo Euskal Jaiaren harira. Orduan, Lamiako Maskaradak erronka berrirako laguntza eskatu zuen, bertako kideek beren burua gaindituta ikusten baitzuten. Eta erantzun gisa, hainbat taldek luzatu zioten bostekoa, tartean Maskaradarekin batera Kultura Topagunea osatu duten Berbalamiñe euskara taldea, Gure Ohiturak dantza taldea, Kurkudi kultur elkartea eta Maritxu Teilagorri txosna batzordeak. Kultura Topaguneak euskal kultura eta kultur herrikoia sustatzea du xede. Argazkian, Olentzero iaz Iruñean / Caravinagre.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Kultura Topagunea dagoeneko aurkeztu dugu

December 19th, 2008

Leioako Kultura Topagunea aurkeztu zuten pasa den azaroaren 21ean nagusien etxean Alaitz Billatek eta Ion Goldarazek. Leioako auzokide eta elkartegintzako kideen aurrean, bost kultur erakunderen koordinazio gunearen sorrera eta nondik norakoak azaldu zituzten. Izan ere, Leioako Kultura Topagunea iaz sortu genuen, Lamiakoko lehenengo Euskal Jaiaren harira. Orduan, Lamiako Maskaradak erronka berrirako laguntza eskatu zuen, bertako kideek beren burua gaindituta ikusten baitzuten. Eta erantzun gisa, hainbat taldek luzatu zioten bostekoa, gerora Maskaradarekin batera Kultura Topagunea osatu duten Berbalamiñe euskara taldea, Gure Ohiturak dantza taldea, Kurkudi kultur elkartea eta gu, Maritxu Teilagorri txosna batzordea, zein Zero antzerki taldea, Txakurzulo Gazte Asanblada, Udondoko jai batzordea eta San Juan gaueko akelarre taldea. Lana eta ekimena arrakastatsua suertatu ziren eta aurrera jarraitzea deliberatu genuen. Topaguneak bere logoa eta blogari.net/kulturatopa bloga erakutsi zituen aurkezpenean eta laster barnean biltzen dituen taldeon agenda bateratua kaleratuko dugu. Argazkian, bost eragileetako ordezkariak.

Billate eta Goldarazek azaldu zutenez, euskal kultura edota kultur herrikoia sustatzeko asmoa duten taldeak bigarren mailakoak ei dira Leioako Udalarentzat eta azpiegitura eta dirulaguntza urriak dituzte, “Udalak publizitateari begirako kultura” eskaintzen duen bitartean, “herritarrak ikusle soil” bihurtzen duena.

Bloga, e-posta eta agenda

Horregatik, hasieratik talde bakoitzak duen azpiegitura, giza baliabideak, ezagupenak, komunikazio sarea eta “borondatean oinarritutako lana” eskaintzen dizkie Kultura Topaguneko beste kideei, “nork kartelak egin, nor txistulari ibili, eta horrela”. Gainera, elkarlanak talde ezberdinen artean datak ez zapaltzea errazten du, nahiz eta oraindik Udalarekin arazo hori oraindik daukaten. Era berean, kexu agertu ziren tokiko erakundetik bultzaturiko “kanpoko kultura ereduagatik”. Horren aurrean eredu partehartzailea, euskal kultura eta leioaztarren sorkuntza bultzatzen eta defendatzen saiatuko direneko agindua eman zuten.

Lan horretan, baina, gorako aldapak aurkituko dituzte maiz, “diru eta baliabide handiegirik ez baitugu, baina aberasteko asmorik ere ez dugu, kultura zabaltzeko nahia baino ez”. Herrian zehar zabalduko ditugu ekintzak bitakoran, herriko tabernetan banatuko ditugun agenda eta  kulturatopagunea at gmail.com posta elektronikoaren bidez ezagutaraziko ditugu. “Dirua edukiko bagenu gustatuko litzaiguke aldizkari bat ateratzea, talde bakoitzaren zereginekin, historia eta horrelakoak, baina momentuz urri gabiltza”.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Erdu Kultura Topagunearen aurkezpenera!

November 20th, 2008

Leioako zenbait kultura talde batu egin gara, Kultura Topagunea osatzeko. Leioan, herri eta euskal kultura sustatzeko sortu da Kultura Topagunea. Kultura taldeon artean, elkarri baliabideak eskaini eta herri kulturak behar duen bultzada eman nahi dugu.

Leioako udalak bigarren planoan ditu herriko kultura taldeak, kultura partehartzaileak izan beharrean, ikusle bilakatzen gaitu herrian. Arrazoi guzti hauek eraman gaituzte, Kultura Topagunea osatzera.

Aurkezpena bihar, ostirala, izango da, 19:00etan Errekalde plazan, zaharren egoitzan.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | 1 comment Jump to the top of this page

Kroazia eta Esloveniarako bidaia irabazi duenaren bila dabil Leioako Maritxu Teilagorri

July 19th, 2008

 

Maritxu Teilagorri Leioako txosna batzordeak leioaztar, uribekostar eta inguruko herrietako auzokide guztiei jakinarazi nahi die Leioako jaiak finantzatzeko, sustatzeko eta hobetzeko egindako bidaia-zozketaren zenbaki irabazlea 1.356 izan dela. Izan ere, pasa den asteartean, uztailak 15, ONCE itsuen elkarteko zozketan 65.356 zenbakia saritu zen eta Maritxu Teilagorriren zozketetan agertzen den bezala, txartelako azken lau zenbakiekin bat egiten zuen, “milakoen ’0′ eta ’1′ zenbakiek ONCEko milako bikoiti eta bakoiti guztiak ordezkatzen dituzte, hurrenez hurren”. Gauzak horrela, 1.356 txarteleko jabeak hilaren 25era arte dauka Maritxu Teilagorrirekin 650 089 122 telefonoren bidez harremanetan jartzeko, bi pertsonentzako Eslovenia eta Kroaziarako 15 eguneko bidaia egin nahi badu. Irteera abuztuaren 2an izango da eta busez eta kanpin dendaz izango da. Era berean, taldeak eskertu die leioaztar eta bisitari guztiei jai herrikoi, euskaldun, partehartzaile eta parekideak babestu eta sustatu izana. Argazkian, Kroaziako Primorsko-Goranska eskualdeko Matulji herriko irudia, Maritxu Teilagorrik zozketarako erabili zuena.

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Jai Batzorde Herritarrak hainbat aldaketa sustatu ditu Leioako jaietan

June 18th, 2008


Larunbat honetan, ekainak 21, egun berezia izango da Leioako San Juan jaietan. Izan ere, Antzineko Eguna izango da, aurten sortu den Jai Batzorde Herritarrak antolatu duen egitarauari jarraikiz. Jai Batzordeak jakinarazi duenez, “jaiak antolatzeko eta parte hartzea sustatzeko” bildu zen taldea, helburua jai osoak prestatzea zela, baina lehenengorako erronka zailegia zela, “aurtengoan jaiei aldaketa bat emateko” antolatu dute lehengo jaietako giroa berreskuratzeko eguna: “Leioako jaietako ohitura zaharrak bildu ditugu eta egun osoko egitaraua antolatu dugu. Era honetan, gaueko jaiaz gainera, eguneko jaia ere bultzatu nahi dugu”, zehaztu dute Gure Ohiturak, Maritxu Teilagorri, Berbalamiñe eta beste taldeetako kideak ere badiren jai batzordeko partaideek. Gainera, argi daukate leioaztarrak jaietan ikusle beharrean partaideak izan behar direla. Bestalde, Mari Pepa eta Arlote jaietako pertsonai erreferenteak sortu dituzte, aurten Orpheo Abesbatzako kideak diren Olatz Pampliega eta Urtzi Goiti (argazkian, lehenengo planoan) aukeratu dituztela leioaztarrek.

Antzineko Egunaren egitaraua:

- 11:00etan, kalejira: Estartetxe, Boulevard, Libano, Sabino Arana eta Ikea Barri.
- 12:00etan, Txakolin eta gazta dastaketa Txosnagunean.
- 12:00etan, haurrentzako jolasak eta bitsa Euskal Etxeen Plazan.
- 15:00etan, herri bazkaria Barandiaran Behekoa institutuan.
- 17:00etan, haurrentzako jolasak Euskal Etxeen Plazan.
- 17:00etan, parte hartzeko jolasak Barandiaran Behekoa institutuan.
- 19:00etan erromeria Kepa eta Imanolekin Ikea Barri Plazan.

Leioako Jai Batzorde Herritarren oharra:

Aurtengoan, Jai Batzorde Herritarra osatu dugu jaiak antolatzeko eta parte hartzea sustatzeko. Gure helburua jaietako egitarau guztia antolatzea izan da, baina aurtengoan jaiei aldaketa bat emateko “Antzinako Eguna” antolatu dugu.

“Antzinako Eguna”ren helburu nagusia, lehengo jaiak berreskuratzea da, alegia, Leioako jaietako ohitura zaharrak bildu ditugu eta egun osoko egitaraua antolatu dugu. Era honetan, gaueko jaiaz gainera, eguneko jaia ere bultzatu nahi dugu. “Antzinako Eguna” generazio ezberdinei zuzenduta dagoen eguna izatea nahi dugu, Leioako herritarren parte hartzea sustatuko duena. Egun bat non, Leioztarrak jaietan ikusleak izateaz gain antolatzaileak eta parte hartzaileak izan daitezen nahi dugu.

Herriko antzinako ohiturei erreparatuz, baserri bat eraiki dugu, lehen baserria baitzen jaiei hasiera ematen zien karroza, eta “Antzinako Egunaren” sinboloa izango da. Karroza hau izango da kalejirari eta eguna berari hasiera emango diona.

Bestalde, jaietan parte hartzea sustatzeko, aurtengoan elementu berritzailea erantsi dugu, Mari Pepa eta Arlote. Mari Pepa eta Arlote, Leioako antzinako herriko ipuineko pertsonai famatuak izanik, eurei bizitza ematea nahi izan dugu. Horretarako, proposamena herriko kultura, kirol eta bestelako taldeen artean zabaldu genuen. Talde bakoitzak 2 hautagai aurkeztu behar izan ditu Mari Pepa eta Arlote izateko. Hautaketarako bozak Kultur Leioako webgunearen bitartez eman dira. Aurtengo irabazleak Orpheo Abesbatzako kideak diren Olatz Pampliega eta Urtzi Goiti dira, jaien hasieratik amaierara Mari Pepa eta Arlote bilakatuta. Eurak izango dira aurten jaietako pregoia emango dutenak. Mari Pepa eta Arlote jaietako ekitaldi ezberdinetan ere parte hartuko dute, hala nola, Larrain dantzan, “Antzineko Egunean”, Akelarrean…

Aurtengoan espero dugu jaietako parte hartzea handia izatea eta bereziki “Antzineko Egunean”.

Leioztar guztiak animatu nahi ditugu jaietan parte har dezaten.

Gora Jai Herrikoiak!

Leioako Jai Batzorde Herritarra

maritxuteilagorri | Jai herrikoiak | No comments Jump to the top of this page

Maritxu Teilagorri: Leioako txosna batzordea

Meta